Zornotzako Ernai gazte antolakundeak domeka honetan ospatuko du Bizkargi Eguna

Ekaitz Herrera 2021ko api. 28a, 11:03

Berez, hurrengo domekan ospatzekoa da Bizkargi Eguna, baina Zornotzako Ernai gazte antolakundeak domeka honetan ospatuko du, Sarek beste ekitaldi bat daukalako deituta datorren astebururako.

Gazte antolakundeko kideek jakinarazi dutenez, 9:00etan hasiko dute Bizkargirako ibilaldia. Erreferendum plazatik abiatuko dira ordu horretan.

Behin tontorrera ailegatuta, Mungiako, Morgako eta Larrabetzuko kideekin batuko dira eta hainbat ekintza egingo dute denek elkarregaz. 12:00etan, belaunaldien arteko mahai-ingurua egingo dute, eta 13:30ean ekitaldi nagusia. Egunari bertso saio bategaz eta kantaldi bategaz emango diote amaiera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!