69 urteko herritar bat zauritu da Euban izandako auto istripuan

Anboto 2021ko api. 27a, 19:27

Bi autok elkar jo dute N-634 errepidean, Euban. Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, istripua arratsaldeko 17:35ean gertatu da Euba parean. Toyota Yaris batek eta Mitsubishi 200 batek elkar jo dute. Lehenengo ibilgailuan zihoan herritarra, 69 urteko emakumea, Galdakaoko ospitalera eraman dute zauri arinekin. Istripuaren ondorioz trafikoa mantsotu da Iurretarako norabidean. Ordu honetarako, baina, errepidea garbi dagoela adierazi du Segurtasun Sailak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!