Martitzenean hasiko da Zornotzako Formazio Azoka

Anboto 2021ko api. 23a, 13:03

Iazko etenealdia eta gero, online bidez itzuliko da Formazio Azoka; apirilaren 27an, 28an eta 29an izango da. Izena emateko trebatuzaitezamorebieta.eus webgunea sortu dute. 

2018an ekin zion Ekonomi sustapen eta enplegu sailak Formazio eta Enplegu Azoka antolatzeari, eta ordutik, inguruetako eskualdeetan erreferente bihurtzea lortu dute. Hirugarren edizio hau bi kolektibotara zuzendurik egongo da alde batetik, irakaskuntzako profesionalentzako, bestetik, arte-irakaskuntzen arloan prestatzeko interesa duten batxilergoko ikasleentzako. 

Ekitaldia Zelaieta Zentrotik eskainiko da streaming bidez. Bertan parte hartzeko, trebatuzaitezamorebieta.eus webgunean eman beharko da izena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!