Ping-pong mahaiak ipini dituzte Zubiondo parkean

Anboto 2021ko api. 15a, 10:25

Zornotzako Udalak "aisialdiaren eta aire zabaleko jarduera fisikoaren aldeko apustua" egiten jarraitu gura du. 

Inguru berrituak aire zabaleko jardueren ekosistema bat eskaini gura duela dio udalak: "Toki natural eta irekia denez, kirol-gune horretako ekipamendu berrituak jarduera fisikoa egiteko baldintza onuragarriagoak eta seguruagoak ahalbidetzen ditu". Udalak 9.000 euroko inbertsioa egin du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!