Zornotzarrek beste herri bateko kiroldegietara jo ahalko dute Mugiment txartelagaz

Anboto 2021ko api. 14a, 11:20

Mugiment txartela Zornotzara ailegatu da. 

Beste herri batzuetako kiroldegiak erabiltzeko aukera ematen duen Mugiment txartela eskuragarri dago Zornotzan. Txartela birtuala denez, nahikoa da interneterako konexioa duen sakelakoa erabiltzea. Mugiment Kirol Txartela deskargatzeko Google Play edo App Store plataformetara jo beharko da. 

Gaur egun 86 kirol-instalaziotan erabil daiteke Mugiment kiroltxartela,kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne. Hauek dira proiektuari atxikitako udalerriak: Bermeo, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Erandio, Gernika-Lumo, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria y Amorebieta-Etxano.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!