Zornotzan zabalik dago Gizarte Ekintzako laguntzak eskatzeko epea

Anboto 2021ko api. 12a, 11:08

Diru laguntzak irabazi asmorik gabeko elkarteek eskatu ahalko dituzte. Bazterketa egoeran dauden kolektibo sozialak prebenitzeko, artatzeko edo gizarteratzeko lan egiten duten elkarteek, hain zuzen.

 

Zornotzako Udalak 20.000 euroko diru poltsa aktibatu du gizarte ekintzako elkarteentzat. Eskabideak egiteko epea apirilaren 26an amaituko da. Horretarako hitzordua eskatu beharko da Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, 010 edo 946300002 telefonoetan edo https://www.amorebieta-etxano.eus/tramiteak/aurretiko-hitzordua webgunean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!