Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, programa hau "aisia hutsetik haratago doan ekimena da; izan ere, beren lanak udal-espazio batean eta tokiko programa baten babesean aurkezteko kontratazioaren bidez, bultzada bat da artistek beren lehen urratsak eman ditzaten lanbide-munduan; profesionalizaziorantz egindako bide bat edo arte eszenikoen funtzionamendu profesionalera egindako hurreratze bat".
Aurten lau proposamen programatu dira eta horietarako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Zornotza Aretoaren webgunean: "Ametsen urtebetetzea" (maiatzaren 15ean), "El salto de leucade" (maiatzaren 21ean), "Espazioa Txistua Denbora" (maiatzaren 22an) eta "Arineketan" (ekainaren 5ean).