Mikel Agirrebeitia eta Iker Trigo zornotzarrek Baqué txirrindulari taldean jarraituko dute

Anboto 2021ko api. 8a, 10:30

Baqué Cycling Team txirrindulari taldeak denboraldi honetako txirrindulariak aurkeztu ditu.

23 urtetik beherakoen kategorian zornotzar bi arituko dira: Mikel Agirrebeitia eta Iker Trigo. Iaz ere aritu ziren Baqué Cycling Team taldean, eta aurten ere hortxe jarraituko dute kontratua berritu eta gero. Haiekin batera egongo diren gainontzeko txirrindulariak honako hauek dira: Beñat Onaindia Arrizabalaga (Etxebarria), Rubén González Márquez (Cieza, Murtzia), Unai Hierro Núñez (Etxebarri), Joan Albert Riera (Petra, Balear Uharteak), Francisco de Borja Romero Álvarez (Valentzia), Lander Lartitegi Ormazabal (Busturia), Egoitz Aranzeta Bilbao (Berriatua), Unai Zoilo Elexgaray (Sukarrieta), Oier Gallastegi Gómez de Segura (Sopela), Imanol Madariaga Martínez (Leioa) eta Álex Díaz Álvarez (Urretxu).

Zuzendaritza taldeari dagokionez, Javier García aituko da zuzendaritza lanetan eta David López barakaldarra, berriz, kirol zuzendari lez. Azken honek Marino Lejarreta eta Rubén Gorospe txirrindulari ohien laguntza jasoko du. "Talde oso gaztea osatu dugunez, eta hazi ahal izateko lana egin beharko dugunez, denboraldi hau trantsizio baten modukoa da orain arteko ibilbide ezin hobearen erdian. Ilusiorik ez zaigu falta eta hori da hain zuzen ere ezinbesteko oinarria", adierazi du Javier García zuzendariak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!