Zornotzako Udalak 'Planetaren Ordua' egitasmoagaz egin du bat

Anboto 2021ko mar. 26a, 12:05

Udaletxeko fatxaden eta Plazaren argiztapena amatatuko dute bihar 20:30etatik 21:30etara. "Klima-aldaketa eta biodibertsitatearen galera ikusarazi" gura dute itzalketagaz.

Zornotzako Udalak 'Planetaren Ordua' egitasmoagaz egin du bat, 2007an Sidneyn (Australia) aldaketa klimatikoa ikusarazteko helburuz sortutako egitasmoagaz. Hori dela eta "keinu xume" bat egingo du bihar. Udaletxeko fatxadako eta plazako argiteria amatatuko ditu 20:30etatik 21:30etara. Egitasmoagaz "natura planetaren bizi-euskarriaren sistema dela" gogorarazi du udalak, "inoiz baino gehiago".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!