Zornotzako Udalak asteburuan izandako ekintza bandalikoak gaitzetsi ditu

Anboto 2021ko mar. 24a, 10:32

Ezezagunek hainbat edukiontzi erre dituzte Urritxen, institutu ondoan. Horrelako ekintzak "salagarriak eta onartezinak" direla adierazi du udalak.

Eragindako kalte ekonomikoaz gainera (3.000), udalak gogora ekarri du horrelako ekintzek arriskua dakartela alor askotara: "Gure ingurunea zaintzea gure zaintza bera bezain garrantzitsua da eta, beraz, horrelako jarduerak guztiz salagarriak eta onartezinak dira, herritarren segurtasuna arriskuan jartzen dutelako, baina, batez ere, errespetu- eta bizikidetza-arau guztiak urratzen dituztelako", salatu du. Udalak "gogor eta aringarririk barik" salatu ditu ekintzok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!