Larreako kiroldegiak datozen hiru hilabetetarako eskaintza prestatu du

Anboto 2021ko mar. 23a, 09:55

Izena emateko epea martxoaren 28ra arte dago zabalik. Besteak beste, mantentze-gimnasia, Egokitzapen fisikoa, GAZ, Comby, Pilates eta Spinbike ikastaroak eskaintzeari ekingo diote.

Larreako kiroldegiak jarduera eta ikastaro eskaintza zabala prestatu du datozen hiru hilabeteetarako. Ikastaroetan inskribatzeko kiroldegiko bulegora jo beharko da 8:00etatik 21:00etara. Udalak jakinarazi du ordainketak kreditu txartel bidez egin beharko direla eta abonatuek lehentasuna izango dutela. Honakoak dira eskainiko dituzten ikastaroak: Mantentze-gimnasia, Egokitzapen Fisikoa, G.A.Z. (Gluteo, abdomen eta
zangoak), Comby, Pilates eta Spinbike.

ORDUTEGIAK

MANTENTZE-GIMNASIA (6 pertsonako talde 2)

  • 9:30-10:15 Astelehena-Eguaztena-Barikua

EGOKITZE FISIKOA (6 pertsonako talde 2)

  • 10:30-11:15 Astelehena-Eguaztena-Barikua

G.A.Z (6 pertsonako talde 2)

  • 20:00-20:45 Astelehena-Eguaztena
  • 18:30-19:15 Martitzena-Eguena

COMBY (6 pertsonako talde 2)

  • 18:30-19:15 Astelehena-Eguaztena-Barikua

PILATES (6 ikasle)

  • 9:30-10:15 Martitzena-Eguena
  • 19:30-20:15 Martitzena-Eguena
  • 18:00–18:45 Astelehena-Eguaztena
  • 19:00-19:45 Astelehena-Eguaztena

SPINBIKE (6 ikasle)

  • 13:30-14:15 Martitzena-Eguena
  • 18:00-18:45 Martitzena-Eguena
  • 19:00-19:45 Martitzena-Eguena
  • 20:00-20:45 Martitzena-Eguena
  • 19:30-20:15 Astelehena-Eguaztena-Barikua
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!