Larreako Haurreskolan garbitasunerako eta elikadurarako gune bana atonduko dute

Anboto 2021ko mar. 18a, 17:18

Zornotzako Udalak 0 eta 1 urteko gelak birmoldatuko ditu, horregaz, garbitasunerako eta elikagaien prestaketarako guneak atondu ahal izateko. Lanak udan egitea aurreikusi dute, opor sasoian.

Zornotzako Udalak lizitazio publikora atera ditu Larreako Haurreskolan birmoldaketak egiteko lanak. 83.415 euroko diru poltsa ipini du 0 eta 1 urte bitarteko gela bientzat garbitasunerako eta elikagaien prestaketarako gune bana ipintzeko. Moldaketak ekarriko duen beste aldaketetako bat gela nagusian igarriko da. Berau bi zatitan banatuta geldituko da: aktibitateak egiteko gunea sortuko dute batetik, eta atsedenerako toki bat bestetik. Udalaren aurreikuspenen arabera uztail-abuztu bueltan egingo dira lanak, umeen opor sasoian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!