Argiztapen berria Ixerangon eta Astepen

Anboto 2021ko mar. 18a, 12:31

Zornotzako Udalak auzo bi horietako argiztapena hobetu du LED argiekin, eraginkortasun energetikoa hobetzeko asmoz.

Udalak 35.000 euroko inbertsioa egin du. Eraginkortasun energetiko eskasa duten lanparak ordezkatu ditu, LED argiak ipinita. Honek mantentze lanetan eta efizientzia energetikoan "nabarmenki aurreztea" ekarriko du, udalaren arabera. Era berean, ingurua "ilunpe gutxiagoko" lekua izango dela adierazi du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!