Zornotzarrek zabalik dute desgaitasuna duten umeen tratamenduentarako laguntzak eskatzeko epea

Anboto 2021ko mar. 17a, 11:45

Laguntzak eskatzeko epea urriaren 31ra arte dago zabalik.

Zornotzako Udalak desgaitasuna duten udalerriko umeen tratamenduetarako eta programetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. 35.000 euroko diru poltsa aktibatu du umeen autonomia familian, eskolan  eta gizartean oro har txertatzen laguntzeko. Zehatzago esanda, umeen tratamendu terapeutikoei aurre egitera bideratuko dira diru laguntzak.

Eskariak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da. Eskariak Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko ditu pertsona onuradunak edo bere tutoreak, Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bidez. Eskariak aurkezteko baldintza nagusiak hiru dira: azken hamabi hilabeteetan Zornotzan erroldatuta egotea, adin txikikoak 6-18 urte bitartekoak izatea, eta %33ko desgaitasuna izatea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!