Gimnasia ikastaroak 65 urtetik gorako zornotzarrentzat

Anboto 2021ko mar. 17a, 11:25

Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 26ra arte. Ikastaroak Zelaieta Zentroan eskainiko dituzte, apirilaren 6tik aurrera.

Zornotzako Udaleko Kirol Sailak bizimodu osasungarria sustatzeko jarduerak antolatu ditu. Horien artean dago 65 urtetik gorakoei zuzendutako mantentze-ginasiako ikastaroa. Intentsitate leuneko jarduera fisikoa eskainiko du dute bertan: egokitzapen fisiko orokorra, jolas-jarduerak, kirol-jarduerak eta erritmo-jarduerak konbinatuko dituzte. 

Parte hartu gura dutenek Zelaieta Zentrora jo beharko dute izena ematera, martxoaren 26a baino lehen. Egitasmoa taldeka garatuko dute 12:00etatik 14:00etara bitartean. Saio bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du. Martxoaren 31n jakinaraziko dituzte taldeen banaketak eta ordutegiak. Klaseei apirilaren 6an ekingo diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!