"Eusko Jaurlaritzaren dekretuak momentuz ez digu txapelketaren hasiera ospatzeko baimenik ematen eta lortu arte atzeratzera behartuta gaude. Momentuz, aurrez pentsatuta daukagun txapelketa bere osotasunean aurrera eramateko asmoa daukagu, pilotariak, jardunaldi kopurua eta abar mantenduz. Hala ere, txapelketa burutzeko baimena lortzen denean moldaketaren bat edo beste egin behar baldin bada halaxe egingo da, lehentasuna txapelketa aurrera ateratzeari emanez", adierazi dute ohar batean.
Txapelketa honetara Euskal Herriko eta Errioxako pilotari afizionatu onenak gonbidatu dituzte. Txapelketaren lehiaketa sistema kanporaketa formatukoa da eta martxoaren 13an hasi eta maiatzaren 1ean amaitzea aurreikusita zeukaten.