Saioa Mantzizidor, Camelia Spiridon eta Itsaso Uzcanga Zornotzako bizilagunak dira kus-entzunezko lanaren (hemen ikusgai) ardatza. "Bideoa aukera bat da gure sektorea, egiten dugun lan guztia, erakusteko; gurera emakume gehiago hurbiltzeko aukera bat da, baita ere", azaldu du Spiridonek. Aurkezpenean Andoni Agirrebeitia alkatea eta Ainhoa Salterain Berdintasun zinegotzia ere egon dira.
Iratxe Martinez Mazaga eta Gema Arrugaeta Gaittuneko kideek parte hartu dute prentsaurrekoan. Beraiek dira Emakume baserritarrak erakusketaren sustatzaileak; udaletxean ikusi daitezkeen hamabost argazkietan 27 emakume ageri dira. "Emakume horien lana ikusarazi egin behar da, eta hori egin gura izan dugu argazkien bidez", azaldu du Arrugaetak; argazkilaria da Arrugaeta.