Zornotzarrek BAKQ ziurtagiria eskuratu ahalko dute Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan

Anboto 2021ko mar. 8a, 09:34

BAKQ zerbitzuak Osakidetzako, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko web orrietan kudeaketa telematikoak segurtasunez egiteko aukera eskaintzen du. 

Zerbitzu horri eskerrak, Zornotzako Udalaren web orrian bertan egin ahalko dira eskabide orokorrak eta bertan eskuratu ahalko da erroldatze-ziurtagiria, momentuan bertan. Bestalde, udalak jakinarazi du, zerbitzu horiek laster egin ahalko direla udaletxeako eta Zelaieta Zentroako dauden kutxazainetan. BAKQ zerbitzua gura duenak Herritarren Arreta Zerbitzura jo beharko du. Horretarako hitzordua eskatu beharko da 07:30etik 15:00etarako ordutegian, haz@amorebieta.eus helbide elektronikoan, eta, 010 eta 946300002 telefonoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!