Zornotzako umeek Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emandako gereziondoa landatu dute

Anboto 2021ko mar. 4a, 09:09

Pailazo ospetsuek eskainitako gereziondoa Zubiondon sartu dute.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna eskaini zuten joan den otsailaren 12an, eta egun hartan, gereziondo bat eman zioten Luciano Martinez kultura zinegotziari. Orain, herriko hainbat umek gereziondo hori sartu dute Zubiondo parkean.  

Zuhaitza landatzeagaz batera, Zornotzako Udalak heriotzaren gaia ume, gazte eta familiekin lantzea gura du. "Pirritx, Porrotx eta Marimototsek aurkeztu zuten ikuskizunaren helburua heriotzaren gaia haur eta gaztetxoekin eta haiekin batera, familiekin ere lantzea zen. Gai honek, gaur egun oraindik tabu izaten jarraitzen du gure artean, batez ere adingabeekin hitz egiterako orduan. Horregatik, proiektu honen xedea heriotzaren errealitatearen aurrean pertsonon ahalduntzea da. Ikuskizunean gauzatzen den ekimena zuhaitza landatzea da, bizitzaren eta heriotzaren ezaugarri bezal, azaldu du udalak.

Umeek gereziondoa nola hazten den ikusiko dute hurrengo urteetan. Aurrera begira, zuhaitza besarkatu, haren inguruan berbetan egin edo jolasteko gune bat eskainiko du inguruneak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!