Estresa kudeatzeko ikastaroa Zornotzako Nafarroa Zentroan

Anboto 2021ko mar. 3a, 11:08

Zornotzako Zainduz programak estresaren kudeaketa lantzeko tailerra eskainiko du martxoan zehar, mendetasun-egoeran dauden senideak zaintzen edo laguntzen dituzten pertsonentzat. 

Tailerra Nafarroa Zentroan eskainiko da martxoaren 16an, 23an eta 30ean, 17:00etatik 19:00etara. Zaintza-egoeretan sortu daitezkeen estres egoerak identifikatzeko tresnak eskainiko dituzte. Parte hartu gura duenak Gizarte Ekintza Saileko 946300190 telefonora deitu beharko du martxoaren 12a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!