Zabalik dago Zornotzako aurrekontu parte hartzaileetan proposamenak egiteko epea

Anboto 2021ko mar. 2a, 08:51

Proposamenak egiteko epea apirilaren 30era arte dago zabalik. 2022ko aurrekontuen 680.000 euro zertara bideratu den erabakiko dute herritarrek.

Zornotzarrek zabalik dute aurrekontu parte hartzaileetan proposamenak egiteko epea. 2022ko udal aurrekontuen zati bat zertarako erabiliko den erabakiko dute. 680.000 euro zehazki. Eta inbertsioen atalera bideratuko da kopuru guztia. Udalak adierazi duenez, herritarren proposamenak ikuspuntu tekniko, juridiko eta ekonomikotik aztertuko dituzte. Proposamenek ez badituzte hiru baldintza horiek betetzen, hauek ez dute hurrengo fasera pasatzerik izango. Bestalde, udalak aurreratu du ideiaren bat aurrekontuetan ez sartzeak ez duela esan gura berau etorkizunean gauzatuko ez denik.

Aurtengo aurrekontuetan herritarrek egindako hainbat proposamenek dute isla. Besteak beste Kaitanako igogailua, Ogenbarrenako urbanizazioaren hirugarren fasea, Zubiondo parkean skate park berri bat egiteko proiektua edo Gudari parkea hobetzeko proposamenak egin zituzten herritarrek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!