Zornotzako alkate Andoni Agirrebeitia geraleku berritua bisitatzen egon da gaur, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio saliburuagaz, eta, Pedro Marco Garraio sailburuordeagaz batera. Geraleku berritua abenduaren 10ean ipini zen zerbitzuan. Besteak beste, geltokiko markesina, nasa eta etxola bota zituzten. Obra berriagaz 100 metro baino gehiagoko nasa ipini zuten, berau altzairu herdoilgaitzezko markesina batekin estalita.