Zubiondoko jolas-guneetako zoladura berrituko dute

Anboto 2021ko ots. 25a, 11:57

Zornotzako Udalak 21.000 euroko inbertsioa egingo du jolas-parkeetako zoladura berritzeko.

Zoladura egokitzeko lanak hasia daude. Udalak kautxuzko zoladura berrituko du parkeak dituen bi jolasguneetan. 170 metro karratuko azalara, guztira. Lanen helburua "jolasguneen segurtasuna eta garbitasuna" indartzea dela adierazi du. Lanak martxoko lehen asterako bukatuta izatea gura du udalak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!