Elkarretaratze jendetsua egin dute Zornotzan asteburuko eraso sexista salatzeko

Anboto 2021ko ots. 22a, 20:50

Zapatu gauean mutil batek neska gazte bati eraso egin ziola salatu du Zornotzako Mugimendu feministak. Eraso hori salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute gaur arratsaldean. 

Zapatu gauean mutil batek neska gazte bati eraso egin ziola salatu du Zornotzako Mugimendu feministak. "Ez da mutil honek erasotzen gaituen lehenengo aldia. Sareetatik eduki sexualak bidali izan dizkie hainbat neska gazteri. Tabernetan ere hainbat aldiz ukitu eta jazarri ditu neskak ", adierazi dute mugimendu feministako kideek. Horrez gain, horrelakoak modu isolatuan ez direla gertatzen ere salatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!