[BIDEOA] Etxanotarrak ‘Herritxiki’ telebista-saioko protagonista

Anboto 2021eko otsailaren 18a

Iluntze honetan Euskal Telebistako ‘Herri txiki, infernu handi’ telebista saioaren bigarren zatia filmatu dute Etxanoko elizan. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek duela bederatzi egun grabatutako elkarrizketak erakutsi dituzte etxanotarren aurrean. Ohi bezala, Xebastian Lizaso bertsolariak ere parte hartu du grabaketan. 

Emaitza osoa telebistaz ikusteko maiatzaren hasierara arte itxaron beharko da gutxi gorabehera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!