Ixer kalearen urbanizazio lanak otsailean amaitzea aurreikusten du Zornotzako Udalak

Anboto 2021ko ots. 8a, 11:38

Lanen helburua, oinezkoei lehentasuna ematea, espaloiak zabaltzea, oztopo arkitektonikoak kentzea, berdeguneak sortzea eta hiri-elementuak hobetzea da. 1.300.000 euro baino gehiogoko aurrekontua bideratu ditu Zornotzako Udalak lan hauetarako. 

Zornotzako Udalaren berbetan proiektu hau "estrategikoa" da beraientzako, "bai kanpora begira, bai barrura begira". Lan hauekin lotuta, barikura bitartean (otsailak 12), 5, 7, 9, 9 bis eta 11 atarien inguruko ibilgailuen trafikoa eten egingo da, baita inguruko garajeen sarrera eta irteera ere. 

Horrez gainera, 30 aparkaleku inguru berri sortuko dituzte lanekin; San Pedro eta Ixer kaleen arteko zatian norazkoa aldatuko dute, gainera. "Inguruko ibilgailuen zirkulazioa hobetzen lagunduko du, izan ere, gidariei ikuspen handiagoa emango die", azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!