Gaztetxeko kideek diotenez, eraikina okupatu zutenetik "jazarpen poliziala" eta "mehatxuak" jasan dituzte, eta gaineratu dute horiek guztiak "gaztetxea kikiltzeko saiakerak" direla. "Datorrena datorrela, gune autogestionatuen alde" egingo dutela berretsi dute, euren esanetan "herriaren alde egiten den okupazioa ez delako delitua".