Zelaieta zentroa hobetzeko lanak hasiko dituzte

Anboto 2021ko ots. 3a, 09:49

Zornotzako Udalak Zelaieta zentroa eraberritzeko eta egokitzeko lan batzuk hasiko ditu laster. Lanek lau hilanete iraungo dute eta 77.963 euroko aurrekontua duta.

Hainbat fasetan egingo dituzte lanak. Lehenengoan, frontoiaren estalkia eta bigarren solairuko bulegoak eta lokalak egokituko dituzte. Patioko argizuloetan eta liburutegiko fatxadetan ere egingo dituzte lanak. Azkenik, eraikinaren Mendebaldeko aldean dauden hezetasun orbanak kenduko dituzte. Obren hasierako aurrekontua 77.963 eurokoa dela jakinarazi du udalak. Lanek lau hilabete iraungo dute aurreikuspenen arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!