Txiki Otaegi kalea berregokitzeko lanak hasi dituzte Zornotzan

Anboto 2021ko ots. 1a, 12:26

Udalak arkupeetako atari inguruak birmoldatuko ditu 2 eta 6 bis zenbakien artean.

Arkupeetako zutabeak birmoldatu eta zoladura modu uniformean estaliko dute. Eremuari segurtasun handiagoa eskaintzeko asmoz, argiztapena ere hobetuko dute. Udalaren esanetan, laneak kalea "atsegin eta erakargarri" bihurtzea dute helburu, kaleak, "pasabide izateari utz diezaion". Proiektuak 83.000 euroko aurrekontua du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!