Zornotzako Udalak ur-iragazkiak saltzeko iruzurrez ohartarazi du

Anboto 2021ko ots. 1a, 10:36

Udalak dioenez, ura garbitzeko iragazkiak saldu guran ibili dira baten batzuk. Herritarrei eskatu die halakoren baten berri izanez gero, 112 telefonora deitzeko.

Iruzurgileak ura edangarri bihurtzeko tresnak merkaturatzen dituela esan ohi die herritarrei. Normalean, diru-kantitate handi bat eskatu ohi dute horren truke. Udalak adierazi du iragazki horiek instalatzeak ez duela ordainketa ekonomiko handirik eskatzen eta ez direla beharrezkoak izaten. Horregatik, herritarrei eskatu die halako eskaintzarik jasotzen badute agintariei 112 zenbakira deituta jakinarazteko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!