Zornotzarrek eskuragarri dituzte seme-alabak jaiotzeagatiko edo adoptatzeagatiko diru laguntzak

Ekaitz Herrera 2021ko urt. 28a, 11:18

Zornotzako Udalak diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Laguntzak 2020ko urriaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean jaiotako edo adoptatutako kasuei eskainiko zaie. Eskariak egiteko epea abenduaren 9ra arte dago zabalik.

Zornotzako Udalak 50.000 euroko diru-poltsa ipini du iazko urritik aurtengo azarora bitartean seme-alabak izan edo adoptatu zituzten familiei laguntzeko. jaiotako edo adoptatutako. Poltsa hori gehiago handitu litekeela adierazi du, beharrezkoa gertatuko balitz. Eskaria egiten duen familia bakoitzak 400 euroko diru laguntza jasoko du ondorengo bakoitzeko.

Eskarietarako baldintzak

Udalak honako baldintza hauek daudela argitu du: "Laguntza hauetarako eskubidea izango dute guraso bietako batek, filiazio natural edo adopziozkoagatik, guraso-ahala gabetuta edo berau kenduta ez badaude. Gurasoak guraso-ahala gabetuta edo kenduta egonez gero, onuraduna guraso-ahala duena izango da, betiere eskatutako baldintzak betetzen baditu". Dibortzioa gertatuz gero, ebazpen judizialak determinatutako jagoleak eskatu beharko du laguntza. Bien arteko akordiorik ez dagoen kasuetan, skaria lehenengo egin duenari emango zaio. 

Eskabideak non egin

  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Horretarako aurretiazko hitzordua eskatu beharko da 010 telefonoan edo 946300002 telefonoan)
  • www.amorebieta.eus/tramiteak/aurretiko-hitzordua web orrian
  • Udaletxeko edo Zelaieta zentroko kutxazain automatikoetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!