Eubako frontoiaren zoladura konpontzeari ekin diote

Jone Guenetxea 2021ko urt. 27a, 14:47

Hobekuntza lanek 13.158,75 euroko aurrekontu dute. Batez ere, zoladura eraberrituko dute.

Zornotzako Udalak Eubako frontoiko kontrakantxako zoladura egokitzeko eta konpontzeko lanak hasi ditu. Hobekuntza lanek 13.158,75 euroko aurrekontua dute eta otsailaren erdialdera amaituta egotea aurreikusten dute. Lanak egin bitartean, frontoia itxita egongo da. Eguraldiak eragindako higaduraren ondorioz egin behar dituzte konponketak. Egokitze eta hobekuntza lanak frontoiko zoladura ordezkatzean oinarrituko dira batez ere. Hondatutako zoladura garbitu ondoren, inprimazio bat aplikatuko dute, ur-lurruna zabaltzeko ahalmen handiko zoladura berria baldintza egokietan egin ahal izateko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!