Gizonezko bat kartzelaratu dute, Zornotzan eta beste bi herritan itxurazko arma bategaz lapurretan egitea egotzita

Anboto 2021ko urt. 25a, 13:55

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du Zornotzako, Galdakaoko eta Lemoako dendetan lapurretan egitea egotzita. Epaileak kartzelaratzeko agindua eman du.

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan zen eguaztenean Galdakaon, bertako establezimendu batean lapurretan egin ondoren ihesean ari zela. Segurtasun Saileko iturrien arabera, lapurrak hainbat atrakatze egin zituen Zornotzan, Lemoan eta Galdakaon, urtarrilaren 9tik 20ra bitarteko egunetan. Lapurrak revolver itxurako "arma simulatu" bat erabiltzen zuela gaineratu du Ertzaintzak. Lapurrak aurrekari penalak ditu. Zapatuan eraman zuten epailearengana eta kartzelaratzeko agindua eman zuen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!