Larreako kiroldegian aurretiazko hitzordua eskatzeko aplikazioa kaleratu du Zornotzako Udalak

Anboto 2021ko urt. 25a, 10:21

Zornotzako Udalak Larreako kiroldegian aurretiazko hitzordua erreserbatu ahal izateko aplikazioa kaleratu du. www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus web guneetako kirol ataletan deskargatu ahalko da aplikazioa.

Kiroldegiko abonatuek igerileku handirako eta fitness gimnasiorako hitzordua eskatu ahal izango dute aplikazioaren bitartez.

Nola lortu aplikazioa:

  • Zornotzako Udaleko web orrira edo www.ametx.eus orrira sartu eta kirolari dagokion atalera jo.
  • Bertan dagoen eskabide orria bate. Eskabidea egin ondoren, erabiltzaileak identifikazioa eta pasahitza jasoko ditu posta elektronikoan. 
  • Behin alta jasota, erreserbak egiteko aukera zabalik du erabiltzaileak. Gehienez erem bi egun lehenago egin ahalko ditu errserbok.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!