Go!azen eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak zozkatuko dituzte barikuan

Anboto 2021eko urtarrilaren 20a

Sarrerak Zelaieta zentroan eskatu beharko dira, eta jasotako eskari guztien artean zotz egingo dute. Zornotzarrek bihar arteko epea izango dute eskariak egiteko. Pertsona bakoitzak 4 sarrera hartu ahalko ditu gehienez.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna eskainiko dute otsailaren 12an, Zornotza Aretoan. Emanaldi bi egingo dituzte. 17:15ean bata, eta 19:15ean bestea. Go!azenen kontzertua, berriz, otsailaren 26an izango da Zornotza Aretoan. 12:30etan eta 14:00etan izango dira emanaldiak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!