Garbigune mugikorra ipini dute Zornotzan

Anboto 2021ko urt. 19a, 11:44

Garbigune mugikor bat, Zaldibarren.

Herritik kanporako Garbigunera joan barik, zornotzarrek herrian bertan izango dute objektuak birziklatzera botatzeko aukera. Zerbitzua Zubiondon egongo da, astelehenetik barikura bitartean.

Garbigune mugikorra hainbat konpartimendurekin osatutako edukiontzi bat da, funtsean. Herritarrek bertan utzi ditzakete hondakinak, bakoitza dagokion konpartimenduan. Besteak beste honako hondakin hauek jaso oh ditu: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa (ontzi itxia), telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak, kapsula plastikoak, pilak, CDak, DVD, kaseteak eta erradiografiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!