Hegaztiak babesteko hesia ipini dute Jauregibarria parkean

Anboto 2021ko urt. 14a, 11:59

Zornotzako Udalak hainbat elementu berri ipini ditu Jauregibarria parkean. Urmaeleko hegaztiak babesteko hesia da euretako bat.

Urmaelean dauden hegazti espezieak babesteko hesi bat instalatu du Zornotzako Udalak. "Jarduketa honek, denboraren joanaren berezko narriaduraren ondorioz, eta, herritarren behar berriei gehituta, parkea egungo errealitatera" egokitzeko balioko duela azaldu du. Bestalde, San Martin errekak sortutako harea-guneak direla eta, urmaelaren inguruan landaredia modu naturalean hazi dela eta tamaina handiko zuhaitzak garatu direla nabarmendu du udalak.

Hesia ipini baino lehenago, udalak beste hainbat hobekuntza ere egin zituen Jauregibarria parkean. Txakurrentzako gune bat sortu zuen. Eremua iturri batekin eta aisialdirako gune batekin hornitu zuen. Hobekuntzek, herritarrek aurrekontu parte hartzaileetan egindako eskariak islatzen dituztela nabarmendu du udalak.

Lanek 45.600 euroko aurrekontua izan dute. Herriko elkarteek eta animalia zaleek parte hartu dute diseinuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!