Zornotzako Udalak Kimera auzoko ur-horniduraren lanak lizitatu ditu

Anboto 2021ko urt. 12a, 09:42

Hodi berri baten bidez Arkotxatik datorren ura bideratuko dute Kimerara.

Kimera auzoa biltegi baten bidez erregulatzen den iturburu batetik hornitzen denez, hango ura, gaur gaurkoz, ez dago tratatua. Hori dela eta, udalak, tratatutako uraren hornidura ipiniko du bertan. Arazoari irtenbidea ipintzeko modurik errezena Kimera auzoko ur-sarea Arkotxakoagaz lotzea.

Udalak hornikuntza-sarea lizitatzeko prozesuari ekin dio. Proiektuak 117.32 euroko lizitazio-aurrekontua du eta 8 asteko egikaritze epea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!