Zornotzako Nazioarteko Krosaren edizio berria urriaren 24ean jokatuko da

Anboto 2021ko urt. 7a, 12:39

Europako Atletismo Federazioak zirkuitoko kros guztiak, eta neguko lasterketa gehienak bertan behera uztea erabaki du koronabirusaren eraginez. 2021eko urtarrilaren 10erako zegoen aurreikusita Zornotzako Nazioarteko Krosaren 67. edizioa. 

Jauregibarko zirkuitoko proba urriaren 24an egingo da. Egin ohi diren hamaika lasterketatik bi baino ez dira egingo. Antolatzaileen arabera 1983.urtean ere bertan behera utzi behar izan zen hitzordua, Ibaizabal ibaiak gainezka egin ostean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!