Segurtasun neurri guztiak hartuta Errege Magoak Zornotzako pilotalekuan izango dira bihar arratsaldean. Bertaratu gura duten familiek zornotzaretoa.eus webgunearen bitartez hitzordua hartu beharko dute. Hitzordua hartzerako orduan beharrezkoa izango da norekin egon nahi den zehaztea.