Gabon zahar gauean material piroteknikoa zentzuz erabiltzeko eskatu du Zornotzako Udalak

Anboto 2020ko abe. 30a, 15:07

Zornotzako Udalak material piroteknikoa zentzuz erabiltzeko eskatu die herritarrei. 

"Herritarrei gogorazi gura diegu ospakizunak eta herritarren ohiko bizimodua bateragarriak izan behar direla. Horregatik, eta eragozpenik ez sortzeko eta pertsonen eta animalien atsedena eta lasaitasuna ez hausteko, herritarrei gizalegezko jarrera arduratsua eskatzen diegu. Petardoen, suzirien eta bengalen ondorioak gehien pairatzen dituzten pertsonak haurtxoak, adinekoak eta gaixoak dira batez ere. Animalien kasuan, batzuei, hala nola
txakurrei, katuei eta hegaztiei, piroteknia erabiltzeak dardarak, takikardia, zorabioa, kontrola galtzea, izua eta heriotza ere eragin diezaieke", azaldu dute udaletik.

Horrez gain, herritarrei gogorarazi gura izan diete piroteknia-materialaren salmenta, horniketa eta erabilera piroteknia-gaien eta kartutxoen erregelamenduak ezarritako moduan eta baldintzetan baino ezingo dela egin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!