Zornotzako Udalak ostalarientzako zuzeneko diru laguntzak kaleratu zituen abenduaren 2an. 200.000 euroko diru poltsa bideratu zuen koronabirusak eragindako kaltetutako ostalariak laguntzeko. Dagoeneko 84 tabernak egin dituzte eskariak. Hori dela eta, 87.000 euro banatu ditu dagoeneko.
Establezimenduak bat, bi edo hiru behargin baditu, 1.000 euroko diru-laguntza jasoko du. Hiru behargin baino gehiago izanez gero, 1.500 euro jasoko ditu.