Dena prest Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko

Anboto 2020ko abe. 23a, 15:07

Zornotzako herritarrek aurretiazko hitzordua eskatu beharko dute Olentzerogaz edo Mari Domingigaz (bietako bategaz) egoteko. Zelaietako frontoian egongo dira bihar 15:00etatik 20:00etara.

Olentzerok eta Mari Domingik Zornotza bisitatuko dute bihar. Zelaietako Amorebieta IV frontoian egongo dira umeak eta familiak hartzen, baina, horretarako, aurretiazko hitzordua izatea ezinbestekoa izango dela adierazi du Zornotzako Udalak. Hitzordua www.zornotzaaretoa.eus atarian hartu beharko dira. Sarrera bakoitza 4 pertsonentzat izango da. Hori dela eta, udalak sarrera bakarra eskatzeko eskaria egiten die familiei. Sarrera hartzerakoan zehaztu beharko da zeinekin, Mari Domingirekin ala Olentzerorekin egon gura den.

Horrez gainera, udalak Olentzeroren eta Mari Domingiren mezua egingo du publiko, 11:00etan. amorebieta-etxano.eus edo zornotzaaretoa.eus atarian egongo da ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!