Zornotzako enplegu planak laneratzea erraztu die herriko 28 langabeturi

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 18a, 10:29

Aldi baterako lanak izan dira, zuzeneko kontratazioekin esleitutakoak. Zornotzako Udalak hiru enplegu plan egin ditu urte honetan. 

Urtea hasi zenetik hona, Zornotzako Udalak aldi baterako lana eskaini die herriko 28 langabeturi. 6 eta 8 hilabeteko iraupena duten kontratuak izan dira, administraritza, peoi eta telburuen lanpostuak betetzeari lotutakoak. Zornotzako Udalak 554.023 euroko diru poltsa bideratu du 2020-2021 urteetan enplegu plana garatzeko. Horren helburua "lanbakoen lan-bilaketa aktiboa sustatzea eta gizarte bazterkeria jasateko arriskuan daudenen laneratzea sustatzea" dela adierazi du. 

Aurten, adibidez, hiru enplegu plan egin ditu udalak. Horietako bi eskualde-planak izan dira, Lanbidek kofinantzatutakoak. Hirugarrena tokikoa izan da, Zornotzako Udalak berak zuzenean finantzatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!