16 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 7 Zornotzan

Anboto 2020ko abe. 16a, 12:44

16 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 7 Zornotzan, bina Durangon, Elorrion eta Zaldibarren eta bana Abadiñon, Berrizen eta Iurretan. 

EAEn, 13.165 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren asteburuan, eta horietatik 582 positiboak izan ziren: 231 Bizkaian, 104 Araban eta 243 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 4, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 58 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 99 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!