Legarrebi auzoa berurbanizatu dute, oinezkoei lehentasuna emateko asmoz

Anboto 2020ko abe. 16a, 12:12

Herritarrentzako hiru-eremu atseginagoa sortu asmoz, Legarrebi auzoa berurbanizatu dute Zornotzan.Udaletik azaldu dutenez, lanokin San Juan kaleko eremua nabarmen hobetu dute, Andrandi kaleko etxebizitzetaraino satzeko kalea urbanizatuz eta egoiliarrei beren etxebizitzetarako sarbide hobea eskainiz. Lanek 713.000 euroko aurrekontua izan dute.

Obren bidez, auzoko bizilagunentzako irisgarritasuna, etxebizitzetako garajerako sarbidea eta espazioaren itxura nabarmenki hobetu dela udaletik azaldu dute, oinezkoentzat askoz atseginagoa izanik. Gainera, irudi modernoa eta egungoa bilatu da, inguruan sortzen diren ibilgailuen eta oinezkoen trafikoen bizikidetza egokia lortzeko.

Bestalde, inguruko argiztapena berritu dute, farola berriak jarriz eta eremuko azpiegitura-sareak hobetuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!