Michelin gidak 2021eko gida kaleratu du bart. Gidak izar bat esleitu dio Lisboako ENEKO jatetxeari. Ez da bart gaueko sari bakarra izan. Izan ere, sukaldari zornotzarrak Izar berdea ere jaso du. Michelin gidak sukaldariek "jasangarritasunerako duten sentiberatasuna" saritzen dute izar berdeagaz. Azurmendi jatetxeak bere web orrian azaltzen duenez, "gastronomiaren bidez, kultura, produktua, ingurunea eta bikaintasuna batzen dituen proiektua da Lisboako ENEKO jatetxea".
Sukaldaritzari lotutako sariak metatzen jarraitzen du Eneko Atxak. Azurmendi jatetxean, aldez aurretik eskuratutako 3 Michelin izar ditu.