Zornotzako geraleku berritua bihartik aurrera egongo da erabilgarri

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 10a, 13:03

Euskal Trenbide Sareak bihar ipiniko du martxan Zornotzako geraleku berritua. Orain arte behin-behinean egondako nasak funtzionatzeari utziko dio.

Euskal Trenbide Sareak jakinarazi du bihartik aurrera martxan egongo dela Zornotzako geraleku berritua.  Nasa berrituaren xehetasun batzuk eman ditu: geralekua 101 metro luze da 60 metroko estalkia izango du. Bertan, geltokiku buruarentzako eta bidaiariei informazioa eskaintzeko gela bat atondu dute. Bertan kokatu dituzte txartelak saltzeko makinak eta makina baliogabetzaileak. Horrez gainera, San Pedro kaletik geralekurako sarbidea hobetu duela esan du ETSk. Garitondo errekaren gainean dagoen zubia ere handitu. Aurrerantzean langileentzako aldagela bat eta komun bat eraikiko dituela azaldu du Euskal Trenbide Sareak.

Itxura "hondatua"

Geraleku zaharrak "oso itxura hondatua" zuela adierazi du ETSK: "eraberritze integrala behar zuen. Obrekin hobetu egin da geralekuak kale nagusitik duen ikuspegia, eta erabiltzaileen esperientzia optimizatzea bilatzen duen azpiegitura modernoa eta funtzionala eman zaio udalerriari".

Eraberritze lanek urtebete baino gehiago iraun dute. Milioi bat euroko inbertsioa egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!