Zornotzako Udalak gabonetako egitaraua aurkeztu du gaur egindako agerraldian. Esti Martiartu eta Luziano Aurrekoetxea zinegotziek xehetasunak eman dituzte. Aurrez aurreko ekitaldiak, presentzialak, eta online bidezkoak egongo direla aurreratu dute. Horien artean daude gabonetako ohiko pertsonaien etorrerak eta askotariko musika kontzertuak.
Abenduaren 24an Olentzerok eta Mari Domingik Zornotza bisitatuko dute. Zelaietako Amorebieta IV frontoian egongo dira umeak eta familiak hartzen. Esti Martiartuk azaldu duenez, eurengana joateko aurretiazko hitzordua izatea ezinbestekoa izango da. "Astebete lehenago hartu beharko dira sarrerak, www.zornotzaaretoa.eus atarian edo Zornotza Aretoko leihatilan. Ekitaldia baino zazpi egun lehenago zabalduko da sarrerak hartzeko aukera. Sarrera bakoitza 4 pertsonentzat izango da. Hori dela eta, sarrera bakarra eskatzeko eskaria egiten diegu familiei". Abenduaren 24an, 15:00etatik 19:45etara egongo da Mari Domingi eta Olentzero bisitatzeko aukera. "Sarrera hartzerakoan zehaztu beharko da zeinekin, Mari Domingirekin ala Olentzerorekin egon gura den", argitu du Martiartuk.
Errege magoekin ere, berdintsu. Urtarrilaren 5ean, frontoian egongo dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Euregaz egoteko, mekanika berdina jarraitu behar da. Sarrerak Zornotza Aretoaren web orrian edo leihatilan hartu beharko dira. Eta aukeratu beharko da ea ezin erregerekin egon gura den.
Segidan, egitarau osoa ikusgai:
Abenduaren 7a
- Gabonetako argien piztea
Abenduaren 24a
- 15:00-19:45 Olentzero eta Mari Domingi Zelaietako Amorebieta IV frontoian egongo dira
Abenduaren 26a
- 12:30 Go!azen 7.0 ikuskizuna Zornotza Aretoan (5€)
- 17:00 Go!azen 7.0 ikuskizuna Zornotza Aretoan (5€)
Abenduaren 27a
- 12:30 Mireia Miracleren "Rojo" ikuskizuna Zornotza Aretoan (5€)
- 17:00 Mireia Miracleren "Rojo" ikuskizuna Zornotza Aretoan (5€)
Abendurak 28a
- 12:30 Txirri, Mirri eta Txiribiton. "Xaguxarroski kondea" Zornotza Aretoan (5€)
- 17:00 Txirri, Mirri eta Txiribiton. "Xaguxarroski kondea" Zornotza Aretoan (5€)
- 19:00 Eñaut Elorrietaren kontzertua Amorebieta IV frontoian (5€)
Abenduaren 29a
- 12:30 "Só" Xanpatito pato Zornotza Aretoan (5€)
- 19:00 "Só" Xanpatito pato Zornotza Aretoan (5€)
- 19:00 Zetak taldearen kontzertua Amorebieta IV frontoian (5€)
Abenduaren 30a
- 12:30 "Olentzero eta iratxoen jauntxoa" zinema (3€)
- 17:00 "Jon Braun", Anita Maravillas. (5€)
- 19:00 Izaroren kontzertua Amorebieta IV frontoian (5€)
Urtarrilaren 2a
- "O!" Elirale dantza taldearen ikuskizuna (12:30etan, 16:00etan, 17:30etan eta 19:00etan) (5€)
Urtarrilaren 3a
- 17:00 "Safari" La Baldufa antzerkia. (5€)
Urtarrilaren 5a
- 16:00-19:45 Errege magoak Zelaietako Amorebieta IV frontoian egongo dira