Ur-hornikuntza berritzeko lanak amaitu dituzte Ergoiengo San Juan auzoan

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 3a, 10:11

Zornotzako Udalak edukiera handiagoa eta efizientzia gehiago duen depositu bat ipini du Ergoiengo San Juanen. Bestalde, banaketa sarearen zati handi bat berritu du. 

Zornotzako Udalak ur-hornidura berritzeko lanak bukatu ditu Ergoinengo San Juan auzoan. Edukiera handiagoa eta efizientzia gehiago duen depositu bat ipini du. Gainera, banaketa sarearen zati handi bat berritu du. Hoditeria, kutxatilak, bentosak eta hustubideak aldatu ditu besteak beste.

"Depositu berria sarera bi puntutan lotuko da, bat betetzeko eta bestea auzoko hornidurarako. Depositu berri honen hornidura elektrikoa eguzki-xaflen bidez egingo da. Baso bi ditu eta horrek hobetu egiten du irteerako uraren uhertasuna. Kloraziorako sistema automatiko bat ere izango du eta San Juango ur araztegiarekin komunikatzeko sistema bat, deposituaren parametroak une oro kontrolatu ahal izateko", azaldu du udalak.

Lanek 130.000 euroko inbertsioa izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!